Donosti Eventoswww.donostieventos.com

Donosti Eventos S.L. 2000. urtean jaio zen, azaroaren 27an hain zuzen, bai instituzio publiko bai enpresa pribatuei zerbitzuak eskaintzeko helburuarekin. Lehen lanak Eroski Fundaziotik eta “Donosti Cup” Nazioarteko Futbol Txapelketatik heldu ziren, urte berean. Ordutik aurrera, bi entitate hauekin etengabe lanean jarraitu dugu; ardura, proiektu eta esperientzia berdinak izan ditugula. 2003 eta 2005. urteetan Donosti Eventoseko kide guztiek gure hirian inoiz ezagutu ez den abentura bizi izan genuen: Atleta Beteranoen Europa eta Munduko Txapelketen antolakuntza. Emozioz beteriko hiru urte izan dira, eta ondorioz Gipuzkoako gizartearen aldetik egindako lanaren aitorpena lortu dugu aho batez. 2006. urtean Donosti Eventosek Anoetako Dorrean bulego berriak inauguratu zituen eta geroztik era orokorragoan eskaintzen ditugu gure zerbitzuak. Lan komertzial honen ondorioz, bai instituzio publiko bai enpresa pribatuen aldetik enkarguak ailegatzen dira.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2009 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Escaparate erabiliz